LAUTORA ekimenaren aurkezpena
LAUTORA pertsona talde bat da, kultura eta ezagutza sortzen dutenen eta kultura horretaz gozatzen duten erabiltzaileen kaltetan egiletza-eskubideak etengabe nola urratzen diren ikusten denbora luzea daramana.
Egiletza-eskubideen urraketa hori egungo sistemak baldintzatzen du; izan ere, gutxi batzuen onerako baino ez dago antolatuta, hirugarrenen sormen intelektualeko lanez aprobetxatzen diren eta hura harrokeriaz erakusten duten kudeaketa-erakundeen bidez ordezkatuta daudenen onerako. Hala, monopolio bidegabe gisa dihardute, eta, LAUTORAk hori aldatu nahi du, nahi duten pertsona guztien lankidetzarekin.
ZER LORTU NAHI DUGU LAUTORA EKIMENAREN BITARTEZ? Jabetza intelektuala eta kulturala ordaintzeko sistema bidezkoa izatea lortu nahi dugu, bai sortzaileekin, bai, era batera edo bestera, sorkuntza horiek erabiltzen dituzten erabiltzaileekin.
Bat egin nahi al duzu ekimenarekin eta sistema bidezkoago baten alde borrokatu? Jarraitu irakurtzen, informazioa jaso eta eman zure babesa, sinaduraren bidez.