Zergatik?
- Egiletza-eskubiderik gabe ez diegulako kultura eta ezagutza sortzen duten pertsonei behar bezala ordaintzen.
- Egungo sistemak gutxi batzuen onuraren alde baino ez duelako egiten, hots, pertsona horien lepotik irabazten eta nabarmenkeriaz agertzen diren eta, hala, erabateko zigorgabetasunarekin arauak betetzen ez dituzten edo haien alde sortutako arauen babespean dauden kudeaketa-erakundeen alde.
- Bidezko kudeaketa kolektiboan, arrazoizkoan eta zuzenean sinesten dugulako.
- Autokudeaketa sustatu nahi dugulako; alegia, eskubideen zuzeneko kudeaketa. Egungo teknologiak erabilita posible da.
Zertarako?
- Pertsona sortzaileen alde lan egiteko eta legeak bete daitezen exijitzeko.
- Eskubideen balioarekin proportzionala den kudeaketan oinarritzen den sistema bat lortzeko.
- Araudia aldatzeko eta autokudeaketa
- Bildutako zenbatekoak, behingoz, eskubide-egile eta -titularretara bideratzeko, eta bitarteko erakundeen kutxak handitzeari uzteko.
- Kudeaketa-erakundeen bilketa eta banaketa publikoak izateko, eta jaso behar dituztenengana iristeko, zehazki sortzaileengana.
Zuretzat interesgarria
da
- Baldin eta argi ez baduzu egiletza-eskubideengatik zer dagokizun
- Baldin eta zure kafetegiko musikagatik gehiegi ordaintzen duzula uste baduzu.
- Baldin eta ez badakizu sortzaile izateagatik zein diren zure eskubideak
- Baldin eta kudeaketa-erakunde batekin kontratuak sinatzean informazio gehiago behar duzula uste baduzu
- Baldin eta ez badakizu zer egin kudeaketa-erakunde batek zure izenean dirua biltzen badu
- Baldin eta zure eskubideen kudeaketarako alternatiba bat bilatzen ari bazara
Plataforma honek INTANGIA elkartearen babesa du; elkarteak zure jabetza intelektualeko eskubideen zuzeneko kudeaketa defendatzen du eta haren inguruko aholkularitza ematen du.
Egungo ereduaren funtzionamendua monopolistikoa eta gardentasunik gabekoa da, eta ez oso eraginkorra; tarifa baztertzaileak aplikatzen ditu eta egileek kudeatzeko duten gaitasuna oztopatzen du, zehazki, haien jarduera Interneten egiten dutenena.
EGILETZA-ESKUBIDEEN KUDEAKETA KOLEKTIBOAREN ERAGINPEAN DAUDENEN PLATAFORMAREN ADIERAZPENA
Egile-eskubideen eta horri lotutakoen kudeaketa kolektiboan teknologia digitalak duen eraginaren ondorioz, orain arte jarduera hori garatzeko izan den modua birpentsatu behar da, bai eta eredu bidezkoagoa izateko eskaerei erantzuten dieten kudeaketa-eredu alternatiboak ezartzeko bideragarritasuna ere.
Kudeaketa kolektiboari buruzko 2014ko Zuzentarauaren transposizioaren ondorioz, Jabetza Intelektualari buruzko Legean sartutako erreformak ez dira inola ere nahikoak, eta jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko monopolioei eusteko bide ematen dute.
Merkatuaren eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egindako txostenak salatzen duenez, “Jabetza Intelektualaren Legeak, Europar Batasuneko legeriak ezartzen duenaz harago, kudeaketa-erakundeen bidez nahitaezko kudeaketa kolektiboa ezartzen du. Lege-ezarpen horrek ezabatu egiten du eskubidearen titularrak kudeaketa indibidualaren edo kolektiboaren (materialki posible den edozein modutan) artean aukeratzeko duen askatasuna; aurrerapen teknologikoari esker gero eta egingarriagoa dena, bereziki online eremuan”.
Hala, LAUTORAren barruan gauden pertsonok eta erakundeok Merkatuaren eta Lehiaren Batzorde Nazionalarekin bat egiten dugu, eta gobernu zentralari eta autonomikoei egiletza-eskubideen kudeaketaren demokratizazioa bermatzeko neurri batzuk abian jartzeko eskatzen diegu:
2014/26/EB Zuzentaraua aplikatzeko eskatzen dugu, kudeaketa kolektiboko erakundeen gardentasunarekin eta kontu-ematearekin lotutako atal guzti-guztiak bete daitezen.
- Kudeaketa-erakunde bakoitzaren diru-bilketei eta diru-sarrerei buruzko arauak,
- artistei eta eskubide-titularrei banatzeari eta ordaintzeari buruzkoak,
- alde erabiltzaileari lizentziak emateari buruzkoak,
- akordio sektorialak sinatzeari buruzkoak.
Gaur egungo erakundeetatik kanpoko erakunde autonomo bati leihatila bakarra kudeatzeko ardura eman diezaioten eskatzen dugu, alde erabiltzaileari kopuru bakar bat ordaintzeko bide emateko, erakundeen arteko banaketa kontrolatzeko eta, hala, tarifa bikoizturik ez egoteko.
Erakunde autonomo bat sortzea proposatzen dugu, edo bestela Merkatuaren eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eskumen gehiago ematea, kudeaketa kolektiboko erakunde berri edo independenteen sorrera gainbegiratzeko eta gainerako kudeaketa-erakundeen interesen aurrean legezkotasuna bermatzeko.
Egiletza-eskubideen banakako kudeaketa nagusitzeko eskatzen dugu, horretarako zuzeneko kudeaketari bide emango dioten tresna teknologikoen garapena sustatuz eta, Jabetza Intelektualaren Legea erreformatuko duten etorkizuneko araudietan, kudeaketa kolektiboaren monopolioaren aurrean banakako askatasuna bermatzeko.
Sinatu ezazu ekimena babesteko:
Zure sinaduraren bidez ekimena babesten duzu eta erabakiak hartzen diren lekuan, alegia, Kongresuan, legeria aldatu ahal izateko aukera ematen duzu.
Sinatzeak ez zaitu behartzen konpromisorik hartzera; babesa baino ez diguzu ematen.